ARTADIA IL (IBILBIDE LABURRA) NA-131

ekaina 19, 2014

Bertako haritzez osatutako harizti (haritz pubeszenteak, “Querqus Humilis”) batean barnako ibilbidea, haitzen gaineko ikuspegi ederra eta bertako hegaztiak ere ikusteko parada eskaintzen dituena.

Ibilbide erraza, kasik maldarik gabea, zaldiz edo mendi bizikletaz ere egin daitekeena.

Luzera: 2,625 kilometro.

Denbora: Ordu bat.

Garaiera aldea: 97 metro.

Ibilbide hau herriko goiko aldean hasten da, tren geltoki zaharrean. Pertsona guztiek egiteko modukoa, arropa zein oinetako erosoak baizik ez baitira behar.

Seinalizazioa: zuriz ete horiz markatuta dago.

0. kilometroa, Irurtzun:

“PLAZAOLA” trenaren geltoki zaharra zegoen ordokitik abiatu (496 metro). Ur-biltegietaraino igotzen den errepidetik jarraitu.

10 minutu – 0,4. kilometroa, ur-biltegia (530 metro):

Pistan barna burdinazko langa batera iristen da. Bidean ezkerrera segitu, hesitako belardi baten ondotik.

20 minutu – 0,925. kilometroa, aska atakaren ondoan (585 metro):

Ataka igaro eta hariztian sartu bidexka meharrean barrena. Bidexka gainbehera hasten denean beste aska batera iristen da.

35 minutu- 1,725. kilometroa, aska basoaren soilgune batean (550 metro):

Basoan behera ibiliz ataka bateraino iristen da. Hura igaro eta belardi maldatsu batean egonik, hau gurutzatu bidean beheiti, Plazaola trenaren bide zaharreraino.

50 minutu- 2,225. kilometroa, Plazaolaren bide zaharra, tunel baten ondoan (488 metro):

Pista batetik barna eskuin aldera segi, ibilbidearen abiapunturaino.

Ordu bat – 2,625. kilometroa, ordokia. Abiapuntua (496 metro).


<< atzera