Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

LIBURUTEGIA

Irurtzungo Liburutegi Publikoa Larraun 1 helbidean dago.

Sarrera eta erabilera libreak eta doakoak dira, erabiltzaile txartela besterik ez da behar.LIBURUTEGIA

Txartela lortzeko bi argazki eraman eta eskaera-orri erraz bat bete beharko duzu ohiko datuak zehaztuz (izena, helbidea, nortasun agiriaren zenbakia, etc).

Erabiltzaile bakoitzak gehienez ere 7 dokumentu hartu ahalko ditu maileguan aldi berean:

  • 3 liburu 21 egunerako; 2 aldiz berritu ahalko du mailegua epe berdinerako, beste erabiltzaile batek erreserbatu ezean.
  • 2 aldizkari 7 egunerako; 2 aldiz berritu ahalko du mailegua epe berdinerako, beste erabiltzaile batek erreserbatu ezean.
  • 4 DVD, Bideo, CD-ROM edo CD 4 egunerako.
  • Gainera, maileguan dauden bi liburu erreserba ditzake aldi berean.

Zerbitzuak:

  • Liburu eta ikus-entzunezkoen mailegua.
  • Interneterako sarbidea, hiru ordenagailuren bidez. Horietako bitan kontsultak egiteko 30 minutu izaten dira, baina aldez aurretik orduaren erreserba egin behar da. Hirugarrena, berriz, kontsulta azkarrak egiteko da eta ez da beharrezkoa orduaren erreserba egitea.
  • Bertako bilduma.
  • Haur gunea.
  • Hemeroteka, 40 aldizkari baino gehiagorekin.
  • Kontsulta eta informazioa.
Dokumentuak entregatzeko postontzia: eskuragarri

Ordutegia:

  •    Irailaren 15etik ekainaren 14ra, biak barne

Astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 20:00etara.

Larunbat, igande eta jaiegunetan itxita

  •  Ekainaren 15etik irailaren 14ra, biak barne

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:30etara.

Larunbat, igande eta jaiegunetan itxita

  •   Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra, biak barne

            Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:30etara.

Larunbat, igande eta jaiegunetan itxita

Helbidea: Larraun kalea, 1 31860 Irurtzun (NAFARROA)

Telefonoa: 675744029

E-Posta: bibliiru@cfnavarra.es

Web orria: http://www.navarra.es/AppsExt/opac