BENITO LERTXUNDI Kontzertua

maiatza 7, 2019

Oholtza gainean 50 urteko ibilbidea duen Benito Lertxundik Ospakizun gaueanizeneko bere disko berria aurkeztuko du Baluarten. Lan hau 10 abestik osatzen dute eta kontzertuetan lagun dituen ohiko musikariek ere parte hartu dute. Bere betiko estiloari jarraituta, emanaldian Orioko kantariak, barne hausnarketak, Fernando Pessoa portugaldar idazlearen olerkiak edota Jorge Bucay argentinarraren olerkiren batekin konposatutako abesti berriak eskainiko ditu. Horiekin batera, jakina, betiko kanturik ezagunenek ere tokia izango dute.

Benito Lertxundi-Kartela


<< atzera