IKASTAROEN ITZULKETA

maiatza 5, 2020

Ohar informatibo honen bidez Irurtzungo Udalak jakinarazten du itzuliko duela 2019-2020 ikasturteko Gizarte eta Kultur ikastaroei eta Helduentzako Gorputz jarduerei dagokien matrikulen zati proportzionala. Matrikulak aipatutako ekimenak hasi aurretik ordaindu ziren, baina jarduerak ez ziren egin  COVID-19k eragindako krisia dela-eta.

Dirua Itzultzeko epea 2020ko martxoaren 14tik maiatzaren 31ra arte izango da.

Hauexek dira aipatutako ikastaroak:   Marrazketa eta Pintura, Gimnasia leuna, Pilates, Tonifikazioa-Gap, Kirol entrenamendua, Zumba, Hipopresiboak eta Jarreraren berrantolaketa.

Banku-transferentziaren bidez itzuliko zaie dirua ikasleei, ekainaren 1etik 4ra bitartean.


<< atzera