2021eKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

otsaila 23, 2021

OHARRA

2021/03/31n borondatez ordaintzeko azken eguna

TARIFAS 2021

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazio-zerga)-2021

  • Nork ordaindu behar du?

 Irurtzunen alta emanda dauden ibilgailuen jabeek ordaindu behar dute zerga hori.

  • Ibilgailuei alta emateagatik

Urte osoaren zati proportzionala baino ez da ordaindu behar, hiruhileko osoetan, matrikulaziokoa barne, dagokion autolikidazioaren bidez.

  • Ibilgailuaren titulartasuna aldatzeagatik

Urtarrilaren 1ean ibilgailu baten jabe den pertsonak zerga osoa ordaindu beharko du, nahiz eta ondoren ibilgailua saldu edo transferitu.

Ibilgailu baten saltzaileak 10 egun ditu Probintziako Trafikoko Buruzagitzari jakinarazteko.

  • Behin betiko bajak

Baja Probintziako Trafikoko Buruzagitzan eskatu behar da. Onartua izateko, urte horretako ibilgailuen gaineko zergarenordainagiria aurkeztu behar da. Ibilgailu bati baja ematen zaionean, baja hartu eta hurrengo hiruhilekoei dagozkien kuotak itzultzeko eska daiteke. Horretarako, idazki bat aurkeztu beharko da udaleko edozein erregistrotan.

  • Salbuespenak. TOKIKO OGASUNEI BURUZKO 2/1995 FORU LEGEAREN 160. art. 2021rako eguneratua

Egokitzapen bereziak dituzten ibilgailuak.Salbuetsirik egonen dira, halaber, ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna izateaz gain honako ezaugarri hauetakoren bat duten pertsonen izenean matrikulatuta dauden ibilgailuak:

  • Mugikortasun urritua izatea/Defizit kognitiboa, intelektuala edo nahasmendu mentala izatea
  • Begirik onenean 0,1eko ikusmen-zolitasuna edo hori baino txikiagoa izatea zuzenketarekin, edo 10 gradura edo gutxiagora murriztutako ikus eremua izatea
  • edo adingabea izatea.

Salbuespena pertsona bakoitzeko ibilgailu batera mugatuko da.

Salbuespenak baliatu ahal izateko, interesdunek eskatu egin beharko dituzte, adieraziz ibilgailuaren ezaugarriak eta matrikula, bai eta onura izateko arrazoia ere. Toki entitateak salbuespena deklaratu ondoren, horren froga ematen duen agiri bat eginen da.

  • Zenbat ordaintzen da?

Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean igorriko dira.

 Ibilgailu berrietan, matrikulatu aurreko zerga ordaindu behar da.

 


<< atzera