2020ko IRURTZUNGO UZTAILEKO JAIEN INGURUKO OHARRA

ekaina 5, 2020

Herrikide agurgarria:

Irurtzungo Udalak, aho batez eta bizi dugun egoerak hartara behartuta,

aurtengo uztaileko jaiak bertan behera uztea erabaki du.

Badakigu zeinen garrantzitsuak diren herriko festak herritar guztiontzat. Hori dela eta, ez dugu erabakia sobera goiz hartu nahi izan. Nafar Gobernuko gomendioak aintzat hartuz, gure iritzia Kultur kontseiluko bileretan partekatua izan da.

Erabaki zaila hartu behar izan dugu aurten, egoera desberdin eta latz honi egokitzea dagokigu eta. Ohitura asko alde batera utzi behar izango ditugu eta segurtasuna bermatzea ez dena beste, maila batean kokatu beharrean gaude.

Arduraz jokatzen ari garelakoan gaude. Etorriko dira urte eta garai berriak. Eutsi goiari eta zaindu gaitezen.

Agur bero bat,

Irurtzungo udaletxeko alkate eta zinegotziak.


<< atzera