SPINNING BIZIKLETEN MAILEGUA

apirila 21, 2020

SEDENA S.L.k, gaur egun bizi dugun egoera ikusita, Irurtzungo spinning-eko ikasleen eskura jarri nahi ditu guztiz doan, gure bizikletak. Horrela, gure aletxoa emango dugu, konfinamendua ahalik eta hobekien eramateko eta nahi duenari osasun eta entrenamendu pixka bat emateko.

Lehenik eta behin, interesdunek formulario hau bete beharko dute 2020/04/23a baino lehen. Informazioa jaso ondoren, interesatuekin harremanetan jarriko gara bizikleta jasotzeko moduaren berri emateko.

Maileguaren baldintzatzaile gisa, honako hauek aipatuko ditugu:

– Maileguan utzitako materiala SEDENA SLrena da.

– Ez da dirurik kobratuko materialaren alokairu gisa.

– Materiala jasotzen duen pertsona Irurtzungo spinning jardueraren ikaslea izan beharko da, ezin izango die hirugarrenei eman.

– Materiala gaizki erabiltzeagatik kalterik jasango balu, konpondu egin beharko litzateke.

– Mailegua hilabete baterako egiten da. Berritu egin daiteke, gainerako ikasleek eskaera gehiago egin ezean.

– Materiala jaso eta etxera eramatea interesdunaren kontura izango da.

– Materiala jasotzean, harrera-galdetegia bete eta baldintzak onartu beharko dira.

– Materiala SEDENA SLk adierazitako egunean eta tokian itzuliko da.

– Baldintzak ez betetzea, isun arrazoia izan daiteke.

 

Informazioa hemen:

https://forms.gle/B1T6SDADj2NPyr9Y8

 


<< atzera