SANTA AGEDA

ekaina 19, 2014

1992. urteaz geroztik Irurtzunek, Euskal Herriko herri anitzekin bat, Santa Ageda festa ospatzen du otsailaren 4an, jaiegun horren bezperan.santa_agueda

Ospakizun xalo honek bere folklorearen zati bat inauteritik bereganatzen du. Baina ohitura Santa Agedaren martiriotik dator. Quinciano izeneko gizon batek, Siziliako lehendakariak, bularrak moztu zizkion Santa Agedari. Hau hiltzean Etna sumendia sutan hasi eta Catania osoa suntsitu zuen. Harrezkero jai hau sutatik eta emakumeen bular minetik babesteko baliatzen da.

Herriko jendeak, baserritar jantzita, eskuan makila handiak dituztela dabiltza kaleetan gora eta behera. Ohiturak hala aginduta kantatzeko geldiuneak egiten dituzte han hemenka, herritarrek jateko zerbait eskainiko dieten esperantzan.


<< atzera