Antzerkia: “El Funeral”

urtarrila 13, 2020

Taldea: Che y Moche

Gazte eta helduentzako antzerkia. Erderaz.

Sarrerak salmenta, Kultur Etxean eta ekitaldia hasi baino ordu bat lehenago. Tfnoak: 948600412 – 660419610

Che y Moche konpainiak ikusle eta kritikaren begirunea eta miresmena lortu du nazioarte mailan. Bost antzezle-musikari dira. Musika egitarau zabalarekin datoz, doinu gehienak Europa ekialdean sortuak. Maisuak dira beren instrumentuekin, eta oso modu trebean uztartzen dituzte “gag” eroak. Guztiok jarraitzen ditugun kontsumismoaren arauei buruzko satira baten aurrean gaude. Hausnarketa guztiz lagungarria gure bizitzako arlo mamitsu eta funtsezkoenak berreskuratzeko: tradizioak, ohiturak, familia… Eta musikak sortzen dituen emozioen bitartez, bidaia miresgarria egingo dugu.

Kartel-El Funeral

DOSSIER EL FUNERAL COMPRIMIDO

Linka:

 

 


<< atzera