Erdi Aroan eraikitako parrokia eliza, erromar estilokoa, gotikorako bidean.
Herriaren goiko aldean dago. Gaur egun Kultura Etxea bertan kokatu da. Oraindik ere hasierako gotiko (XIII. mendearen lehen erdia) estiloko ataria mantentzen du, harriz egina eta harrilanduzko habearteko paretak, gaur egun ekitaldi aretoa osatzen dutenak.