Turismo

Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SAIEN BALKOIA IL (IBILBIDE LABURRA) NA-132

Ibilbide honek behatoki bikaina eskaintzen du eta handik honakoak ikusi ahal izanen ditugu: Arakil ibaiaren bidea, haitzak eta Biaizpea, sai arreen koloniak, haitzetako hegaztiak, eta bertako haritzez (Quercus Humilis) osatutako hariztia. Garaiera alde ertainekoa (252 metro), zaldiz edo mendi bizikletaz egiteko…

ARTADIA IL (IBILBIDE LABURRA) NA-131

Bertako haritzez osatutako harizti (haritz pubeszenteak, “Querqus Humilis”) batean barnako ibilbidea, haitzen gaineko ikuspegi ederra eta bertako hegaztiak ere ikusteko parada eskaintzen dituena. Ibilbide erraza, kasik maldarik gabea, zaldiz edo mendi bizikletaz ere egin daitekeena. Luzera: 2,625 kilometro. Denbora: Ordu bat. Garaiera aldea: 97…

OLENTZERO ETA ERREGEAK

Usadio da jaialdi hau Olentzerorekin hastea, Euskal Herri osoko pertsonaia ospetsuarekin. Abenduaren 24an, gabonean, ohiturak dionez ikazgile hau menditik jaitsi eta etxera abiatzen da Eguberria ospatzera. Irurtzunen Olentzeroari ongi etorri beroa egiten zaio herri kantak herriko Orritz fanfarrearen musikaren erritmoarekin bat, eta…

SANTA AGEDA

1992. urteaz geroztik Irurtzunek, Euskal Herriko herri anitzekin bat, Santa Ageda festa ospatzen du otsailaren 4an, jaiegun horren bezperan. Ospakizun xalo honek bere folklorearen zati bat inauteritik bereganatzen du. Baina ohitura Santa Agedaren martiriotik dator. Quinciano izeneko gizon batek, Siziliako lehendakariak, bularrak moztu zizkion…

HERRIKO JAIAK

Uztailaren hirugarren asteazkenean herriko jaiak ospatzen ditugu. Bost egunetan zehar aukera dago era guztietako jarduerekin gozatzeko, besteak beste: lehiaketak, dantza ikuskizunak, musika plazan, etab. 2022 urtean: Aurten uztailaren 19ean, arratsaldeko 18:00etan, hasi eta uztailaren 23ean amaituko dira, igandean.

ERGAKO TRINITATEAREN ERMITA

Ergako mendi kaskoaren hurbilean, Aginaga eta Aizkorbeko mugan kokatuta dago. Irurtzun herriaren eta inguruko herrien debozioa duela mende batzuk hasi zen. Trinitate Santuaren irudia, 1935. urteaz geroztik Aginagako parrokian dagoena, Trinitatearen igandean idi-orga batean igotzen zen, 40ko hamarkadan irudiaren pastazko kopia…