Herriko ikastetxean antolatzen den festaz gain, azken urteotan Euskal Herriko herri askotako ohitura zaharra berreskuratu da Irurtzunen, herri inauteria. 2022 urtea: 17 – 18 otsailak
OLENTZERO ETA ERREGEAK
Usadio da jaialdi hau Olentzerorekin hastea, Euskal Herri osoko pertsonaia ospetsuarekin. Abenduaren 24an, gabonean, ohiturak dionez ikazgile hau menditik jaitsi eta etxera abiatzen da Eguberria ospatzera. Irurtzunen Olentzeroari ongi etorri beroa egiten zaio herri kantak herriko Orritz fanfarrearen musikaren erritmoarekin bat, eta…
SANTA AGEDA
1992. urteaz geroztik Irurtzunek, Euskal Herriko herri anitzekin bat, Santa Ageda festa ospatzen du otsailaren 4an, jaiegun horren bezperan. Ospakizun xalo honek bere folklorearen zati bat inauteritik bereganatzen du. Baina ohitura Santa Agedaren martiriotik dator. Quinciano izeneko gizon batek, Siziliako lehendakariak, bularrak moztu zizkion…
AZAROAREN 11, SAN MARTIN
Azaroaren 11n ospatzen da San Martin patroiaren eguna.
HERRIKO JAIAK
Uztailaren hirugarren asteazkenean herriko jaiak ospatzen ditugu. Bost egunetan zehar aukera dago era guztietako jarduerekin gozatzeko, besteak beste: lehiaketak, dantza ikuskizunak, musika plazan, etab. 2022 urtean: Aurten uztailaren 19ean, arratsaldeko 18:00etan, hasi eta uztailaren 23ean amaituko dira, igandean.