Ergako mendi kaskoaren hurbilean, Aginaga eta Aizkorbeko mugan kokatuta dago. Irurtzun herriaren eta inguruko herrien debozioa duela mende batzuk hasi zen. Trinitate Santuaren irudia, 1935. urteaz geroztik Aginagako parrokian dagoena, Trinitatearen igandean idi-orga batean igotzen zen, 40ko hamarkadan irudiaren pastazko kopia…
SAN MARTIN ELIZA
XIX. mendearen azkeneko hamarkadan eginiko eraikina da, Ansoleaga arkitektoak egina. 1935. urteaz geroztik Ergako Trinitatetik ekarritako Birjin gotiko bat dago bertan. Urte hartan irudia zaharberritua izan zen eskuetan zein sudurrean erredurak zituela agertu baitzen. Horregatik, Trinitatearen irudia ere Aginagara eramatea deliberatu zen.…