Egoitza nagusia: Irurtzun, Foru Plaza, z/g
halaber ondorengo udaletxeetan ematen da zerbitzua:
- Irurtzun.
- Lekunberri.
- Uharte Arakil.
- Etxaleku.
- Araitz.
- Betelu.
Aldez aurretiko hitzordua eskatuta betiere.
Eskaintzen diren programa ezberdinak:
- Harrera eta orientazioa: Biztanle guztiei zuzendua. Gizarte arloari lotutako informazioa, orientazioa eta jarraimendua eskaintzen ditu, pertsonen bizimoduaren hobetzea helburu duela.
- Gizarteratzea: Gehienok bizi garen ongizate egoeran eta gizarte parte-hartzean sartzeko oztopo eta muga ugari dituzten pertsonei zuzendua. Laguntza, orientazio pertsonala, eta lan esperientzia eskaintzen dizkie laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonei. WEB ORRIA: www.irurtzunenplegu.com
- Familia, haur eta gazteendako arreta: Gazteriarekin arriskuak murrizteko eta saihesteko jarduerak, hala nola bizimodu osasungarriaren bultzatzea. Familiei laguntza, informazioa eta orientazioa eskaintzen dizkie, hezkuntzarekin lotutako kontueen gainean.
- Autonomia Pertsonalaren sustapena eta Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonei Arreta. Programa honen helburua mendekotasun egoerak saihestu eta bere kaxa moldatzeko zailtasunak dituzten pertsonei edo izateko arriskuak dituztenei (adinduak, minusbaliotasunak dituztenek…) laguntza eman bere ingurunean egon daitezen. Laguntza eskeintzen zaie egoera hauei aurre egiteko.
Helbidea: Foru Plaza z/g p.k. 31860 Irurtzun (NAFARROA)
Telefonoa: 948 60 06 94
Faxa: 948 60 04 34
E-Posta: ssbirurtzun@gmail.com