Usadio da jaialdi hau Olentzerorekin hastea, Euskal Herri osoko pertsonaia ospetsuarekin.
Abenduaren 24an, gabonean, ohiturak dionez ikazgile hau menditik jaitsi eta etxera abiatzen da Eguberria ospatzera.
Irurtzunen Olentzeroari ongi etorri beroa egiten zaio herri kantak herriko Orritz fanfarrearen musikaren erritmoarekin bat, eta txistuz zein trikitixaz lagunduta.
Errege gauean, urtarrilaren 5ean, Errege Magoen kabalgata ospatzen da.