Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Folklorea, festak eta erromeriak

INAUTERIAK

Herriko ikastetxean antolatzen den festaz gain, azken urteotan Euskal Herriko herri askotako ohitura zaharra berreskuratu da Irurtzunen, herri inauteria.

carnavales

SANTA AGEDA

1992. urteaz geroztik Irurtzunek, Euskal Herriko herri anitzekin bat, Santa Ageda festa ospatzen du otsailaren 4an, jaiegun horren bezperan.santa_agueda

Ospakizun xalo honek bere folklorearen zati bat inauteritik bereganatzen du. Baina ohitura Santa Agedaren martiriotik dator. Quinciano izeneko gizon batek, Siziliako lehendakariak, bularrak moztu zizkion Santa Agedari. Hau hiltzean Etna sumendia sutan hasi eta Catania osoa suntsitu zuen. Harrezkero jai hau sutatik eta emakumeen bular minetik babesteko baliatzen da.

Herriko jendeak, baserritar jantzita, eskuan makila handiak dituztela dabiltza kaleetan gora eta behera. Ohiturak hala aginduta kantatzeko geldiuneak egiten dituzte han hemenka, herritarrek jateko zerbait eskainiko dieten esperantzan.

 

TRINITATEA JAIAK

 

Trinitate jaiak ekainaren 3an eta 4an ospatuko dira 2023an

IRURTZUNGO JAIAK

Uztailaren hirugarren asteazkenean herriko jaiak ospatzen ditugu. Bost egunetan zehar aukera dago era guztietako jarduerekin gozatzeko, besteak beste: lehiaketak, dantza ikuskizunak, musika plazan, etab.fiestas_patronales

2023 urtean:

Aurten uztailaren 19ean, arratsaldeko 18:00etan, hasi eta uztailaren 23ean amaituko dira, igandean.

 

AZAROAREN 11, SAN MARTIN

Azaroaren 11n ospatzen da San Martin patroiaren eguna.

feria_sanmartin