Gastronomia.
Feria egunean, ganaduaren salerostea baino zerbait gehiago gertatzen zen Irurtzunen. Hamarretakoa eta bazkaria baserritar askok astean barna amestutako helburua zen, beste herrietako lagunekin elkartzeko aitzakiarekin batera.
Hamarretakoa ohitura bilakatu zen eta gaur egun oraindik halaxe izaten da.
Azoka zahar honetako garai hoberenetan, herriko ostatuak jendez mukuru betetzen ziren. Hainbesteko jendetza egonik -1.000 edo 1.500 pertsona, beharbada- herriko etxe frankotan jendea apopilo hartzen zen, hamarretakoa hartu gabe inor geldi ez zedin.
Otamendiren ostatu zaharrean tipikoa zen txerri hanka eta belarri erregosiakjatea. Herriko frontoiaren ondoan dagoen beste batean tripotxak ziren tipikoenak.
Garai hartako jaki guztien artean, ezin alde batera utzi Irurtzungo txuletak.