Egin daitekeen beste txango bat GR-21aren aldaera bat da, Ergako Trinitatearen ermitara doana.
Bidea markatua dago, eta abiapuntua Saien Balkoira eta Artadira joatekoaren huraxe bera da. Gune batera iritsita, seinalizatutako bidegurutze bat dago: eskuineko bidea ermitara doa eta ezkerrekoa balkoira. Lehenbiziko bidea segituta ermitara iritsiko gara.
Ibilbide polita eta interesgarria da, izugarrizko ikuspegiak eskaintzen dituena.