Nekazaritza-abeltzaintza

Nekazaritza, egun ez bezala, familia gehienen oinarri ekonomikoa zen lehen. XX. mendearen erdialdean nekazaritzak eta abeltzaintzak leku egin zieten merkataritzari eta industriari.

Irurtzunek zeukan herri giroko jardunaren atzentzea erabatekoa izan da. Izan ere gaur egun nekazaritzak eta abeltzaintzak sortzen duten enplegua testimoniala besterik ez da.

Gertakizun honen zergatiak ez dira bakarrik langileak nekazaritzatik industria arlora igarotzean bilatu behar. Lantzeko lurren murrizte handiak ere, garapenarako hartuak izan baitira, dauden laborantzen garapena galarazi eta bide eman dio bilakaera horri.