• UDALETXEA

    Eraikin honen obrak 1992an bukatu ziren nahiz eta jarduera lehen hasia zen. Bere ezaugarri bitxia da etxe bakar batean bi udal biltzen dituela: Irurtzungoa eta Arakilgoa, 1992an ordura arte Irurtzungo kontzejua zena Arakilgo kontzejutik bereizi baitzen. Etxe honetan San Martin jubilatuen elkartearen egoitza dago.

  • KULTURA ETXEA

    Erdi Aroan eraikitako parrokia eliza, erromar estilokoa, gotikorako bidean. Herriaren goiko aldean dago. Gaur egun Kultura Etxea bertan kokatu da. Oraindik ere hasierako gotiko (XIII. mendearen lehen erdia) estiloko ataria mantentzen du, harriz egina eta harrilanduzko habearteko paretak, gaur egun ekitaldi aretoa osatzen dutenak.  

  • LARRAUN IBAIAREN GAINEKO ZUBIA

    Oraindik ere bere horretan dirau Larraun ibaiaren gainean (Gasteizerako bideko errepidean) harrilanduzko zubi zaharrak, zirkulu erdiko lau arku ezberdinak dituenak. Hondatu samar dago etengabeko berritze lanak direla eta.