Kaixo:

Lehenik eta behin, lerro hauen bidez gure herriko webgunea aurkeztu nahi dizugu. Bere helburua Irurtzun hobeki ezagutzen laguntzea da.

Honen baitan ikusiko duzunez, ez gara soilik bidegurutze bat, baizik eta herri bizia eta dinamikoa.

Hau bizilagunek, gizarte mugimenduek, herri elkarteek eta udal langileek egindako lanari esker da, haiek baitira Irurtzun egunerokotasunean benetan herri atsegina -ahalik eta atseginena- izatea lortzen dutenak.

UdaletxeaGure kulturan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, eta halaber gure inguruneko edertasunaz, gure instalazioen gozamenaz, gure merkataritzaz eta aisialdi- zein kirol-jarduerez biziki gozatzera. Azken batean, gure izateko eraz, gure herria sentitzeko moduaz.

Gu bisitatzera eta gure altxorrik hoberena ezagutzera gonbidatzen zaituztet; geure jendea.

Bizilagunei esan nahi diet espero dudala webgune hau Udala herritarrengana hurbiltzeko tresna garrantzitsua izatea, eta orobat arazoen konpontzea arintzekoa eta zerbitzuen eskaintza handitzekoa.

Modu berean, espero dut zuek hau baliatzea zeuen iritziak, kexak, kritikak, iradokizunak edo nahi duzuen hura guri helarazteko.

Bilaka dezagun bide hau tresna erabilgarria, azkarra eta eraginkorra.

Irurtzunen barna egindako “bisita” honetan topatuko duzuena atsegina izanen zaizuelakoan, agur bero bat.