Autobideak
Autobiak
E. nazionalak
Irudia handitzeko Irurtzun gainean sakatu.
KOKAPENA
Irurtzunek muga egiten du iparraldean Imotz udalerriarekin, hegoaldean Aizkorbe kontzejuarekin eta mendebaldean Etxeberri kontzejuarekin, bi kontzeju hauek Arakil udalerriaren barnean direlarik.
HIRI BATZUEKIKO DISTANTZIA
- Iruña: 20 Km.
- Donostia: 60 Km.
- Gasteiz: 65 Km.
- Zaragoza: 195 Km.
KOMUNIKABIDEAK
Autobia egin artean, Irurtzunen bat egiten zuten Gasteiz, Donostia eta Iruñeko errepideek, baita Ororbiakoak ere.
Irurtzun baino lehentxeago, Aizkorbe inguruan, Ultzamatik datorren errepidea dago, Atetz eta Imotz ibarretan barrena datorrena.
Donostiatik datorren errepidearekin, Urritzako bentan, Ultzamatik datorren beste bat lotzen da, Basaburu Nagusitik barna heldu dena.
Irurtzundik Zaragoza-Iruña-Altsasu trena pasatzen zen eta garai batean Plazaola zena, Iruña eta Donostia lotzen zituena.