• INAUTERIAK

    Herriko ikastetxean antolatzen den festaz gain, azken urteotan Euskal Herriko herri askotako ohitura zaharra berreskuratu da Irurtzunen, herri inauteria.

  • OLENTZERO ETA ERREGEAK

    Usadio da jaialdi hau Olentzerorekin hastea, Euskal Herri osoko pertsonaia ospetsuarekin. Abenduaren 24an, gabonean, ohiturak dionez ikazgile hau menditik jaitsi eta etxera abiatzen da Eguberria ospatzera. Irurtzunen Olentzeroari ongi etorri beroa egiten zaio herri kantak herriko Orritz fanfarrearen musikaren erritmoarekin bat, eta txistuz zein trikitixaz lagunduta. Errege gauean, urtarrilaren 5ean, Errege Magoen kabalgata ospatzen da.

  • SANTA AGEDA

    1992. urteaz geroztik Irurtzunek, Euskal Herriko herri anitzekin bat, Santa Ageda festa ospatzen du otsailaren 4an, jaiegun horren bezperan. Ospakizun xalo honek bere folklorearen zati bat inauteritik bereganatzen du. Baina ohitura Santa Agedaren martiriotik dator. Quinciano izeneko gizon batek, Siziliako lehendakariak, bularrak moztu zizkion Santa Agedari. Hau hiltzean Etna sumendia sutan hasi eta Catania osoa suntsitu zuen. Harrezkero jai hau sutatik
    irakurri gehiago

  • AZAROAREN 11, SAN MARTIN

    Azaroaren 11n ospatzen da San Martin patroiaren eguna.

  • HERRIKO JAIAK

    Uztailaren hirugarren asteazkenean herriko jaiak ospatzen ditugu. Bost egunetan zehar aukera dago era guztietako jarduerekin gozatzeko, besteak beste: lehiaketak, dantza ikuskizunak, musika plazan, etab. Aurten uztailaren 20ean, arratsaldeko 18:00etan, hasi eta uztailaren 24ean amaituko dira, igandean.