Turismo Bulegoa

SAKANAKO TURISMO

www.sakana.eus


NAFARROAKO TURISMO

www.turismonavarra.eus


LEKUNBERRIKO TURISMO

WWW.PLAZAOLA.ORG

 

Turismo bulegoaren kokapenaren planoa, eta lekuaren zein ordutegiaren berri. Lekunberriko Turismo Bulegoa Plazaola trenaren geltoki zaharrean dago.

 

Eskainitako zerbitzuak:

consorcio_plazaola2

  • Beheko solairua:
    – Bertako eta, oro har, Nafarroako turismo informazioa.
    – Artisau-denda: Bertako artisauek eginiko produktuak salgai, nekazaritza-elikagaiak (gazta, eztia, sagardoa, mermelada, patea, txistorra…) eta dekorazioa (zurezko tailak, kaikuak, kutxak, pirograbatuak, zeramika, larrua). Eta produktu ugari Plazaolaren irudi berriarekin (elastikoak, txanoak, motxilak, makilak eta abar).consorcio_plazaola
  • Bigarren solairua: Proiekzio aretoa, aurkezpenak, taldekako jarduerak, bilkurak eta abar egitekoa. Gaur egun Plazaola trenaren historiaren gaineko erakusketa dago ikusgai eta bi DVD proiektatzen dira, bata bertako turismo baliabideei buruzkoa eta bestea, herri kirolari buruzkoa (prezioa: euro bat pertsonako).
  • Kanpoaldea: “Jolasen bagoia”, erakusketa gunea (bertako paretetan trenaren garaiko anekdotak ikus daitezke) eta aldi berean ludikoa, txikienendako.