Historia

Irurtzun herriaren kokapen estrategikoarengatik, historian zehar gerra ugariko borrokak gertatu dira gure inguruan.

Erdi Aroan asko izan ziren Irurtzunen bizi izan ziren mairuak.

“Irurtzungo bataila” deitu izan zaio Erronkariko jendeen -nafar erresumaren defendatzaile hauek- eta Gaztelako jendeen -erresumaren inbaditzaileak- artean izandakoari. Hura Oskiako pasabidean izan zen 1512an, Nafarroako Erresumaren eta Gaztelaren arteko gerran. Gerra hartan Gaztelako armada, Albako Dukea buru zuela, Nafarroan sartu zen eta erronkariarrak Irurtzunen garaitu zituen.

Frantziaren kontrako Konbentzio-Gerran, etsaiak Irurtzun egun batez bere egin zuen, 1794ko azaroaren 26an, eta hurrengo urtean, uztailaren 6an, berriz ere itzuli eta herria menderatu zuen.

Irurtzun herriak urte hartan jasandako nekeak izugarriak izan ziren, frantsesek herriari ganaduarendako aleak eta lastoa kendu egin zizkioten eta tifus izurritea barreiatu zuten herrian franko izanik hil ziren herritarrak.

Erdi Aroan, “Biaizpe” haitzetako lekuren batean, Aizita izeneko gaztelu bat eraikia zegoen.

Aizita izenaren sorburua baliteke Biaizpeko izen zaharretik etortzea: “Haitzbitarte”.

XVIII. mendean Biaizpe Agitako Haitzak deitzen ziren.

Gaur egun, ordea, haitz hauen euskarazko izena Biaizpe da.

Aipatu gaztelua, Agita bezala ere ezagutua, 1415ean suntsitu zen eta bere inguruak jendez hustu ziren 1421ean.

Gaztelu hau Nafarroako defentsa-gerrikoaren zati zen. Hesi horren betebeharra Nafarroa gaztelar, aragoiar eta frantses armadetatik babestea zen.

Herri honen garapena lagundu zuen kontu bat izan zen Irurtzungo iriste-erraztasuna.

Komunikabide zenbaiten bihotz-bihotzean egonik, ezin aipatu gabe utzi, historian barnako bidaia honetan, herriak “Plazaola” izenarekin ezagutu zuen trena.

1914ko urtarrilaren 1ean hotsandiz inauguratu zen Iruña-Donostia linea, burdinbide meharreko tren honek egiten zuena.

1929an linea hau gainbehera hasi zen ekonomikoki eta trenbidearen zati batzuk suntsitu zituen 1953ko uholdeen ondoren, zerbitzua bertan behera gelditu zen.