Industria

XX. mendearen hasierako urteetan industriaren garapenerako gertakizun garrantzitsuak gertatu ziren.

Irurtzun herriak ibarrean duen erdiko kokapenak mesede egin zion -1955ean kableak egiten zituen INASA lantegia sortu aurretik- industria txiki batzuen sorrerari: telleria bat eta irin fabrika bat (egun biak desagertuak) hala nola zentral hidroelektriko bat eta artisau-tailer txiki batzuk.

INASA lantegiaren sorrerak eraldatzea ekarri zion herriari: biztanle kopurua izugarri handitu zen etorkinen etortzearekin (nafarrak eta ez nafarrak), ohiko bizimoduaren baztertzea, herriaren handitzeak sortutako haustura eta itxuraldatzea…

Enpresaren eboluzioak -egun VAW Inasa S.A. deitzen da- 1989an 900 langile izatea ahalbidetu zuen. INASAren historian une gorena  jo daiteke hori. Honen ondorioa zen 1986an, Irurtzun herria Nafarroako herri industrializatuena izatea.

Azken urteotan, industrialdea abian jarri eta gero, Irurtzunen mota ezberdineko enpresak badira, nahiz eta oro har, industria enpleguak behera egin duen.

Aitzitik, nekazaritza, eraikuntza eta zerbitzuak gorako bidean ari dira eta, oro har, haien langileak ugaldu egin dira.

Industria enpresak Irurtzungo bigarren jarduera ekonomikoa dira.