SAIEN BALKOIA IL (IBILBIDE LABURRA) NA-132

ekaina 19, 2014

Ibilbide honek behatoki bikaina eskaintzen du eta handik honakoak ikusi ahal izanen ditugu: Arakil ibaiaren bidea, haitzak eta Biaizpea, sai arreen koloniak, haitzetako hegaztiak, eta bertako haritzez (Quercus Humilis) osatutako hariztia.

Garaiera alde ertainekoa (252 metro), zaldiz edo mendi bizikletaz egiteko aukera dago.

Luzera: 4,45 kilometro.

Denbora: Ordu bat eta 45 minutu.

0. kilometroa , Irurtzun (496 metro):

“Plazaola” tren zaharraren geltokia zegoen ordokitik abiatu. Ur-biltegiraino igotzen den errepidetik gora jarraitu.

10 minutu – 0,400. kilometroa, ur-biltegia (530 metro):

Pistan barrena burdinazko langa batera iristen da. Langa igaro eta eskuineko bidea segi, soilguneetan barrena eta txaradi artean doana.

20 minutu – 0,910. kilometroa, bidegurutzea (600 metro):

Eskuineko bidea Trinitatearen ermitara doa. Ezkerreko bidetik segi. Txaradi artean bidean gora eginez, langa bateraino iristen da. Gainditutakoan bideak ezkerrera egiten du eta hariztian sartzen da. Geroxeago haritz zahar eta bakartien artean igotzen da baltsa zaharreraino.

45 minutu – 1,55. kilometroa, Saien Balkoia (726 metro):

Hemendik gainbehera hasten da “Orazulo” izeneko basoan sartuz, pista bateraino eramanen gaituen bidexka batean barna. Pistan behera jarraitu errepideraino.

Ordu bat eta 30 minutu – 3,290. kilometroa, Plazaola tren zaharraren bidea (477 metro):

Biaizpeko harratean gaude. Asfaltotik tunela igaro eta ondoren ezkerreko pistatik segitzen da, beste tunel batetik igaro eta gero, abiapuntura eramanen gaituena.

Ordu bat eta 45 minutu – 4,450. kilometroa, abiapuntuaren ordokia (496 metro).

XENDA (Tamaina: 743KB) eta BESTEAK (Tamaina: 416KB)


<< atzera