• PIKUXAR EUSKAL TXOKOA

    Lehendakaria: Gurutze Iriarte. Ordutegia: 9:00etatik 23:00etara. Irurtzunen “Pikuxar Euskal Txokoa” izena duen elkartea, irabazi asmorik gabea, eratu da. Xedeak. Euskaldunon elkargunea izatea Irurtzunen. Gazteen elkargunea izatea. Euskara eta Euskal Kultura bultzatzeko ekimenak antolatzea. Pikuxar Elkartearen izaerak bere egiten du euskararen normalizazioaren helburua. Helbidea: San Martin 15 p.k. 31860 Irurtzun (NAFARROA) Telefonoa: 948 50 07 17 E-Posta: pikuxar_eutx@yahoo.es

  • ISKIDI JOALDUNAK

    Helbidea: p.k. 31860 Irurtzun (NAFARROA)

  • IRATXO K.K.A.E.

    Lehendakaria: José Javier Sarasola Iratxo, kultura, kirol eta asialdi elkartea izateaz gain, gastronomia elkartea ere bada. Egun 97 bat bazkide ditu eta jarduera ugari antolatzen ditu: mus txapelketak, partxis, botxak, hitzaldiak, gai ezberdinen gaineko diapositiba emanaldiak, eta abar. Kirol arloan mendia da gehien jorratutakoa, eta antolatzen dituzten txangoez aparte, azpimarratzekoa da Sakanako Ibilaldi Handiaren anolaketa; proba oso garrantzitsua da ibilbide
    irakurri gehiago

  • ERGA LARREAK K.K.A.E.

    Gastronomia, kultura eta kirolarekin lotutako jarduerak. Helbidea: San Martín p.k. 31860 Irurtzun (NAFARROA)

  • IRURTZUNGO ERRALDOIEN ETA BURUHANDIEN KONPARTSA

    Jarduera: Kaleen zein plazen girotzea Erraldoien dantza tradizionalak, kalejirak, baltsak, koreografiak eta abar kaleratuz, gaiteroen zein txistularien laguntzaz. Erraldoien eta Buruhandien konpartsa 1983an sortu zen, eta egun 50 bat dira hartan parte hartzen dutenak, erraldoien zein kilikien eramaileak, musikariak eta arduradunak barne. 10 figura ditu: 4 erraldoi, hauek ordezkatzen dutenak: Gartzia Ximenez, Amaia, Teodosio de Goñi
    irakurri gehiago

  • ORRITZ GAZTE ELKARTEA

    Lehendakaria: Mikel Dorronsoro. Jarduera: Herrian antolatzen diren jarduera ezberdinetan parte hartzen du (Olentzero, inauteriak, herriko jaiak, dantza jaialdiak eta abar) bertako eta eskualdeko adierazpen artistiko-kulturalak dantzen, joaldunen zein pertsonaia mitologikoen bidez sustatuz eta hedatuz. Ikastaroak, txangoak eta abar antolatzen ditu. Beste elkarte batzuekiko elkartrukatzea.           Ordutegia: Ostiralak 17:00etatik 22:00etara. Helbidea: Ardubil kalea 6, 1 B
    irakurri gehiago

  • LARRAZPI GAZTE ELKARTEA

    Jarduera: Irurtzungo kirol, kultura eta jai ekitaldietan parte hartzen du. Musika kontzertuak edota tailer zein ikastaro ezberdinak antolatzen ditu. Autokudeatutako bi udal lokal ditu. Helbidea: San Migel kalea p.k. 31860 Irurtzun (NAFARROA) Telefonoa: 948 50 04 29

  • AIZPEA

    Lehendakaria: Nerea Balda San Juan. Euskara eta euskal kultura sustatu eta bultzatzen ditu. Horretarako urtean zehar zenbait ekitaldi antolatzen ditu: Santa Ageda, Euskal ekitaldiak, Mintzakide, Udal tailerrak, Euskara Plazara,… Helbidea: Irurtzungo Kultura Etxea p.k. 31860 Irurtzun (NAFARROA) Telefonoa: 948 50 03 50 E-Posta: aizpeataldea@yahoo.es